maialen akizu 34 172x172

22 lagun

2024ko uztailaren 2a
05:00
Entzun

Mozal legea oraindik ere aplikatzen da, eta Altsasun egiten denari behatxulo batetik begiratzen zaio. Apirilaren 25ean agerraldi batengatik isuna jarri dio Guardia Zibilak Aldatu Gidoia egitasmoari, hogei lagun elkartu daitezkeelako gehienez aurrez baimenik eskatu gabe, argazkian 22 daude eta baimenik ez.

Argazkiari erreparatu diot nik ere eta ariketa egin. Bat, bi, hiru, lau, atzekoa hamar, biseraduna hamabost, ezkerrekoa mototsduna 23. Ez da posible. Beste behin kontatu dut, ezkerretik hasita oraingoan. Badago gorputz bat zalantza sortu didana baina nik, berriz ere, 23 zenbatu ditut. Guardia Zibila nola ariko zen irudikatu dut: «Hi, horko hori ez duk pertsona bat». «Nola ezetz! Zuriune hori euskaldunaren kopeta duk». «Nik aurrekoari sorbaldan jarritako xomorro bat dela esango nikek». «Egia, sator bat dirudi». «Agian ekitaldiaren maskota da». «Baboak! Hor beste mutiko bat zegok!». «Bueno, 22 edo 23, berdin hausten ditek legea, ezta?». «Bai, eta niri 22 gehiago gustatzen zaidak. Maiatzaren 22 batean ezkondu ninduan, eta ni nauk hemen nagusia. 22 esango diagu, eta ordaindu dezatela».

Euskal Irrati Telebistari euskararen alde gidoia aldatzeko eskatu zitzaion agerraldi hartan. Zenbat gidoi dauden aldatzeko...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.