Duela urtebete eta gehiago, bazirudien zilegi zela beste trantsizio bat, litekeena zela berriro beste prozesu konstituziogile bati ekitea, bazela presiorik berrantolatzeko edo —gutxienez— berregiteko ustelkeriak zulatutako Estatua, amaitzear zegoela bipartidismoa, austeritate politikaren ondorio suntsitzaileek bide emango zietela politika ekonomiko eta sozialonuragarriagoei… Mobilizazioak zeuden nonahi, PP inguratua zegoen judizialki, PSOE gogoeta bidean eta ezkerrerantz jotzeko tentaturik, Podemos liluragarria zen nabarmentzen hasi berritan… Gaur egun, ordea, egoera irauliagatik ere hainbat hiri eta komunitatetan, etsigarria da panorama Espainiako Estatu osoan, bai agendako gaiei dagokienez eta bai A-20ra begirako inkestek ageri dutenez. Katalunia da salbuespena, eta haren prozesu konstituziogile propioa.
Agendan ez da ageri Espainiako prozesu konstituziogile berria, eta Konstituzioa zenbateraino erreformatu bakarrik dute eztabaidagai; «Kataluniaren desafioak» ekarri duen nazionalismo espainoletik zurrupatzen dute hauteskundeetan PPk, Ciudadanosek eta PSOEk, eta horrek iragartzen du areagotu egingo dela «Zuzenbide Estatuko» okerrena; bipartidismoa berritu egin da, baina makulu liberal eta jakobino baten premia izango du. Murphyren Legea al da? Areago da aldaketa indarren hutsegiteen multzoa eta immobilismoak ongi egindakoena.
Katalunian deskonexiorako bide orria dutela, asko dugu jokoan denok. Kataluniako prozesua mehatxatzen duten arriskuek agertuko dute zenbaterainokoa den Espainiako demokrazia. Eta Euskadik—EAJren gogoz— ez duenez bat etorrarazi nahi izan bere zikloa etakatalanena, gutxienez mobilizazio masibo eta baterakoiren batek gertatu beharko luke Kataluniako Parlamentuarekiko elkartasunez.
Nafarroan, ezustekoak gertatu dira. Ibiltzen hasi berria den lauko gobernuaren ondoan, Senaturako hautagaitza bateratu bat lortu dute. Ez gaitezen engaina, areago da (UPNren) «kontrako» batasun bat, proiektu baten «aldekoa» baino. Areago da UPNk egindakoan edo suntsitutakoan atzera egiteko, jauzi kualitatiboak egiteko baino. Horren erakusgarri da hezkuntzako LEPekin bat ez etorri izana.
CAE Euskadiko Autonomia Erkidego voyeur eta stand by-ekoan (ez aurrera ez atzera dagoela), aurrez ikustekoa da gora egingo duela EAJk A-20an. Horren azalpenik ez dago haren politikan (proiekturik gabeko kudeaketa hutsa), baina bai besteen arazo edo hutsegiteetan. Babesleku eta erratz gisa ageri da dena delako hautesleriarentzat ere; are gehiago, ezkerren hautagaitza ezinezko batentzat. Hala ere, EAJk ez du pisurik izango Estatuko politikan. Inkestek erakusten dutenez, zigorra jasoko dute PPk eta PSEk, baina baita EH Bilduk ere, oraindik ez baita aireratu, birsortu delarik, eta oraindik ez baita libratu iraganeko pisuaz. Euskobarometroaren inkesta bat, ordea, eskuzabal agertu zen Euskadiko Ahal Dugu-rekin (haren gatazkak eta programa gorabehera). «Agertu zen» diot, Roberto Uriarteren zuzendaritzakA-20a baino lehen harakiria egin eta gero ez dirudielako oso litekeena emaitza on bat izatea, eta horrek mesede egiten dieEH Bilduri, PSEri eta Ezker Anitzari.
Nolanahi ere, Hauteskunde Autonomikoetara arte itxaron beharko da Euskadin zerbait mugi dadin. Eta, bidean, hauek aurkitu ahalko dira (edo ez): aktibaziosoziala, normalizazioaren eta bakearen aldeko mobilizazioa, ETAk oraindik emateko dituen pausoak, Gure Esku Dago-ren ekinbideak, eta berriro saiatzea ezkerraren batasuna.
( Erredakzioan itzulia )
Ilusio handirik gabeko A-20a
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu