gurutze izagirre intxauspe
Hizpideak

Zu hor eta ni hemen

2013ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
Barcinak eta Urkulluk lehen bilera egin dute, «giro adeitsuan». Hamabi minutuan ez dute haserretzeko denborarik izan. Erakundeen arteko errespetutik abiatuta, bakoitza bere lekutik eta bestearenean sartu gabe, bi erkidegoei eragiten dieten hainbat gairi buruz hitz egiten segitzeko beste bilera baterako gonbidapena egin dio Urkulluk Barcinari. Herritarren arteko loturak erakundeen artekoak baino askoz ere sendoagoak badira ere, Urkullu eta Barcina entzunda, badirudi bi erkidego arrotzetako goi agintariak elkartu direla, eta elkar ezagutzen segitu nahi dutenez, paseatuz joan dira Iruñean, Nafarroako jauregitik Baluartera, beste bilera batera, «giro adeitsuan».

Handik gertu, elkarri tartak jaurti dizkiote hainbat lagunek «giro adeitsuan», gogorarazteko 2011n Barcinari Okzitaniako Tolosan tartak jaurtitzeagatik bost eta bederatzi urtera arteko espetxe zigor eskaerak izanik epaituko dituztela lau lagun, Auzitegi Nazionalean, hil honetan. Distantziak handiak dira erakundeen artean, eta erakunde eta herritarren artean ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.