Iker Aranburu.
Hizpideak

YPFren borroka

2012ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Borroka antiinperialista ala lapurreta? Justizia ala oportunismo politikoa? Ziurrenik, batetik zein bestetik izango du Argentinak eta Espainiak YPFren inguruan daramaten borrokak. Metropoliaren eta kolonia izandakoen arteko harremana dago tartean, baina baita multinazionalen eta gobernuen arteko lehia ere.

Zilegi da Argentinak ahalik eta etekin handiena atera nahi izatea bere lurretik ateratzen diren lehengaietatik, baina beste kontu bat da hori egin ote dezakeen enpresa pribatuen inbertsiorako gaitasun eta ezagutzarik gabe. Hain erraza izango balitz, Venezuelak berak ez lizkieke ateak irekiko atzerriko konpainiei bere produkzioa handitzeko.

Ez dago garbi azkenean Argentina YPFren zati bat nazionalizatzera iritsiko ote den, baina bai, ordea, etekina aterako diola presioari. Nazionalizazioa eragoztearren Argentinan inbertsio gehiago egitea agindu du Repsolek. Horien beharra du atzerriko mendekotasuna gutxitzeko, hain zuzen ere, kirchnertarren prezio itunduen politikak handitu duen mendekotasuna.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.