inaki petxarroman
Hizpideak

Xenofobiaren itzal luzea

2012ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Komunitate juduaren ikastetxe baten aurka izandako eraso lazgarriak berriz ere mahai gainean jarri du Europako eskuin muturrekoen mehatxuaren larria. Nahiz eta poliziak oraindik hipotesi guztiekin lanean ari diren, badira zantzuak pentsatzeko eskuin muturreko batek hil dituela hiru haur eta irakasle bat Tolosan (Okzitania). Izan ere, hilketan erabilitako arma berriki jatorri magrebtarreko hiru militar hiltzeko baliatu duten bera da. Gainera,Frantziako Lehendakaritzarako hauteskundeak baldintzatzeko asmoa ere igar daiteke erasoaren atzean, eta, hori, zalantzarik gabe, lortu egin dute.

Tolosan izandako erasoak mahai gainean jarri du, berriro ere, xenofobiaren eta eskuin muturrekoen mehatxua presente dagoela Europa osoan. Norvegian joan deneko udan izandako dozenaka gazteren hilketak erakutsi zuen ez dagoela herrialde bakar bat mehatxu horretatik salbu. Eta gobernuek immigrazioaren eta etorkinen integrazioaren atalean martxan jarritako politiken porrota islatzen du neonazien etengabeko jardunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.