Hizpideak

Xala, eta beste guztiak

enekoitz telleria sarriegi
2011ko ekainaren 14a
00:00
Entzun
Pilotak badauka atzodanik beste mugarri bat jarrita aterabide aldrebes eta zuzenbide okerren zerrendan. «Finala jokatu nahi dut», esan du Xalak. «Nire finala delako», aldarrikatu du Xalak.

Izan ere, irizpideak bateratzeko eta arauak betearazteko sortu zen, ustez, bere garaian Eskuzko Pilota Enpresen Liga (EPEL), eta ez irizpideak interpretatzeko eta arauak unean uneko interesen arabera betearazteko. Eta horretan aritu da Enpresen Liga eta haren epaile bakarra pisuzko erabaki bat hartu behar izan duten bakoitzean.

Medikuaren agiri batzuek balio dute, horri esker kontuak atzeratzen badira. Medikuaren agiri batzuek ez dute balio, finala erdi bana egin eta kontuak beste era batera atera eta banatzen badira. Arauak batzuei betearazten zaizkie, eta besteei ez. Eta sortzen dira horrela pilotari jakin batzuen kontrako korronteak, eta pilotari jakin batzuen aldeko ufadak. Eta pilotak interpretazioen eta unean unekoen baitan jarraitzen duen bitartean gertatuko da hori. Galdetu Barriolari, Olaizolari, Bengoetxeari eta Xalari. Kaltetutak guztiak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.