jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Urruntzen

2019ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun

Herri proiektu gisa sortu zena eta gizarteari hala saldu ziotena Erresuma Batuko inbertitzaile talde baten esku amaitzekotan da. Jose Maria Aznarren ahuldade politikoak ahalbidetu zuen proiektuaren bilakaera ikusita, hurrengo atala izan daiteke Zegona funtsak enpresaren kontrola hartzea, eta, gero, auskalo. Logikoa litzateke akziodun nagusi berriak bere konfiantzako jendea, bere lan moldeak eta bere lehentasunak ezartzea, betiere akziodunak gogoan, haiei zor baitizkie azalpenak eta dibidenduak. Ez litzateke baztertu behar egoitza lekuz aldatzea edota, telekomunikazioen merkatu aldakor eta likidoan, beste konpainiaren batekin bat egitea. Ekonomian bat egitea esatea eufemismo bat da hainbatetan, praktikan beste konpainia batek bereganatzea esan nahi baitu.

Bultzada politiko nabarmenak sortu zuen, baina, konpainia publikoa zena —erakunde publikoen eta aurrezki kutxen esku— pribatu bihurtu zen aspaldi, eta ateak zabaldu zizkien nazioarteko inbertitzaileei. Eusko Jaurlaritzak telekomunikazio sare nagusiaren zati bat ere saldu zion konpainiari, 2012ko abuztuko oporretan propio egindako etenaldi batean antolatutako bozketan.

Izenean eusten dio euskal aurrizkiari, negozio eremu nagusiak oraingoz Euskal Herrian daude, baina jabetza atzerritarra da, eta kontrola eta etorkizuna atzerritarragoak izan daitezke. Eta gerta daiteke Euskaltelena ez izatea hurrengo urteetako kasu bakarra.

Euskaltelen lemaren bila dator berriro Erresuma Batuko Zegona

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.