Pello Urzelai.
Hizpideak

Urrats taktikoa

2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
E zer ez egin nahi, baina gero eta zailagoa ezer egin gabe jarraitzea. Hori da Espainiako Gobernuaren PPren paradoxa. Batetik, nazioarteko presioa nabaritzen ari da gatazkaren ondorioak (desarmea, desmilitarizazioa...) bideratze aldera elkarrizketa teknikoei ekiteko. Atzo bertan, Marti Athisaari Bake Nobel saridun eta Finlandiako lehen ministro ohiak babesa eman zionAieteko Konferentziari. Egiaztatze Batzordeko kideak datorren astean izango dira Euskal Herrian berriro...Bestetik, euskal gizartearen presioa nabaritzen ari da presoen egoerari irtenbideak ematen hasteko. Ezer egin gabe jarraitu ezinik, mugimendu taktiko bat egin du presoen eremuan. Orain arteko diskurtsoa programa bihurtu du, Langraizko eredu antzuari alternatiba bat bilatu nahian. Baina urruntzea eta sakabanatzea zigor erantsi bat da, neurri anker bat. Hori indargabetzea presoen egoera eta senideen bizimodua humanizatzea da. Hain zuzen, horregatik ezin zaio baldintzarik jarri. Neurri positiboak behar dira, eta ez hartu beharreko neurriak atzeratzeko amarrurik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.