inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Ura Wall Streeten

2020ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Uraren prezioa merkatuek ezarriko dute. Lehen aldiz, Wall Streeten merkaturatu dira uraren etorkizunerako inbertsioak. Kalifornian uraren eskasiak ekarri du erabaki hori, baina ezin izan susmo onik, besteak beste, uraren prezioekin espekulatzeari atea irekitzen diolako.

Ura ez da edozein baliabide. Giza eskubiderik badago, ura izan beharko litzateke lehen giza eskubidea. Ura, baina, gero eta baliabide urriagoa da, eta klima larrialdiak eskasia hori areagotu besterik ez du egingo. IPCCren iritziz, %10-30 gutxituko dira baliabide hidrikoak erdiko eta beheko latitudeetan hurrengo hamarkadetan, eta hainbat herrialde —bereziki, ur kontsumitzailerikhandienak direnak, Txina eta AEBak, kasurako— ur geza kontrolatzeko operazio geoestrategikoak aurrera eramaten ari dira kontinente guztietan.

Enpresa multinazional handiek ere negozio aukera handia ikusi dute ur baliabideetan, eta haien gaineko kontrola areagotzen ari dira han eta hemen, bereziki ura pribatizatzeko erraztasun gehiago ematen duten herrialdeetan. Ura etorkizuneko petrolioa dela diote aditu askok. Ez dago gogoratu beharrik XX. mendetik hona zenbat gerra eragin dituen petrolioa kontrolatzeko ahaleginak. Urarengatik izango diren gerrek, baina, zer pentsatu handiagoa eman beharko lukete: petroliorik gabe bizi daitekeelako; urik gabe, berriz, ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.