Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Une batez

2023ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Une batez. Horrelaxe ireki zuten atzo Gaza hegoaldearen eta Egiptoren arteko Rafahko pasabidea. Ia 200 kamioi daude zain Egipton; egunak daramatzate han, Gazak bizi duen egoera lazgarria arinduko duen laguntza humanitarioa sartzeko asmoz. Hogei bakarrik sartu ziren, ordea. Palestinarrak Gazan bizitzen ari diren sarraskiaren tamainari erreparatuta, hanka moztu dioten norbaiti tirita bat jartzea bezalaxe.

Ezinbestekoa dute Gazan laguntza hori; urik, argindarrik, sendagairik eta ia elikagairik gabe baitaude, Israelen etengabeko erasoa sufritzen duten bitartean. Eta bonbardatze hori gutxi balitz, une batetik bestera has daitekeen lurreko erasoaldi baten mehatxupean ditu Tel Avivek palestinarrak. Pasabidean dauden kamioi horiek sartzea aire pixka bat hartzea litzateke haientzat, baina airea aspalditik falta dute Gazan. Eta pixkanaka nola itotzen diren begira bizi da nazioarteko komunitatea azken hamarkadetan.

Israelek nazioartean duen babesa galtzen ez duen bitartean, nekez igarriko da Tel Aviven jarrera aldaketa bat, eta ez dirudi babes hori epe motzean galduko duenik. Bitartean, mundu zabalean palestinarren aldeko aldarria ozen ari da entzuten, atzo Donostian eta aurretik Euskal Herriko beste txoko batzuetan bezala. Iritsiko ahal da salaketa hori nazioarteko eragileen kontzientzietara, eta iritsiko ahal da, une batez bada ere, elkartasuna palestinarren belarrietara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.