Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Umeak kontu pribatua direnean

2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Umeak edukitzea edo ez erabaki behar izaten dute emakume gehienek. Gero eta gehiagok argi dute ez dituztela nahi —nahiz eta gizartearen presioa izugarria izaten den behin adin batetik aurrera—. Beste batzuek, aldiz, erabaki hori ezinbestean hartzen dute, hamaika oztopo gaindiezin dituztelako, oso zaila eta garestia baita Euskal Herrian familiaren eta bizitzaren arteko kontziliazioa bateratzea—Hegoaldean Iparraldean baino zailagoa—. Urratsak egin dira, baina oraindik urrun dago inguruko ereduetatik.

Europa hegoaldean politika publikoak ekonomikoekin lotuta daudenez, kontu pribatua da umeak edukitzeko erabakia: krisi garaietan ume gutxiago jaiotzen dira. Europako iparraldean, berriz, politika publikoak bermatuta daude lan merkatua gorabehera, eta umeak ardura publikoa eta soziala dira.

Norvegiakoa da adibiderik eredugarrienetako bat. Zerbitzu publikoak lanerako malgutasuna eta laguntza ekonomikoak ematen ditu, eta bereziki zaintzen du gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea, ez dezan ume batek ibilbide profesionalean eragin negatiboa izan. Gurean, ordea, emakumeen prestakuntza profesionala ez dator bat aukera profesionalekin, zer esanik ez umeak eduki ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.