Xabin Makazaga.
Hizpideak

Txekea, zenbaki gorriekin

2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Espainiako bankuei Europak txeke zuri bat eman balie bezala agertu zen igandean Mariano Raxoi. Gobernuko presidenteak azken asteetan hainbat aldiz jan behar izan du hitza, egindako iragarpenak hurrengo egunerako motz geratzen baitziren, txarrerako. Zapateroren krisia bezala, Raxoiren ahotik ez dugu erreskatea entzungo. Baina Europaren laguntza, hainbeste aldiz ukatua, premiazkoa dutela onartu behar izan dute. Eta, egoera horretara iritsita, herritarrei «baldintza ezin hobeak» saltzen saiatu dira.

Astelehenak, ordea, egoeraren iluna erakutsi du. Europak erreskatea defizit publikoaren murrizketarekin lotu eta txeke zuriak baldintzak dituela argitu du, troikak jarraipen zehatza egingo dio bankuen berregituraketari, eta arrisku sariak goraka jarraitzen du.

Hurrena Italia izango dela pentsatuz kontsolatuko dira hainbat. Aurretik, baina, beste batzuk ere izan ziren. Eta, txarrenean, Greziak euroa utzi beharko balu, zer neurri hartu eztabaidatzen ari da Europako Batasuna. Kutxetatik dirua ateratzeari mugak jartzea, hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.