martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Trafiko isuna Metari

2023ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Edozein herritar izutzeko moduko isuna jarri dio Europako Batasunak Metari, beste produktu askoren artean Facebooken, Whatsappen eta Instagramen jabe den megaenpresari. Taldeak 39.000 milioi euro irabazi zituen 2021ean, eta 23.000 milioi 2022an; aurreko urteetakoak batuz gero, herritarren irudimenean kabitzen ez den kopurua aterako litzateke.

Europako Batasunak Mark Zuckerberg buru duen enpresa multzoari jarri dion isuna 1.200 milioi eurokoa izan da, enpresen zerbitzuen erabiltzaileen datuak behar bezala ez gordetzeagatik. Ezaguna da enpresa digital horien negozioaren zutabe nagusietako bat erabiltzaileen datuak direla; datu horiek tresna ordainezina osatzen baitute erabiltzaile bakoitzaren kontsumo eta zaletasunak ezagutzeko orduan eta, ondorioz, eskaintza pertsonalizatuak egiteko eta negozio bide berriak asmatzeko.

Isunaren efektua zuzenki proportzionala da eragiten duen minarekin. Ez baita gauza bera 100 euroko trafiko isuna oinarrizko soldata irabazten duenarentzat eta urtean sei zenbakiko soldata jasotzen duenarentzat. Horregatik, oso serio pentsatu beharko luke Europako Batasunak nahikoa ote den 1.200 milioiko isuna, Metaren tamaina itzela daukan enpresa bati zer kalte sortzen dion horrek. Hau da, isun hori jaso ondoren bi aldiz pentsatuko ote duen Metak semaforo gorria berriro ez errespetatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.