Oihana Elduaien Uranga.

Torturatuak izan zitezkeenak

2023ko azaroaren 18a
05:00
Entzun

Soka bat da torturarena. Edo soka bat zen. Espiral bat. Torturatu batek egiak ez zirenak ere esan zitzakeen haren eraginez, eta beste pertsona batzuk jarri torturatuak izan zitezkeenen zerrendan. Garai batean, astero-astero izaten ziren atxilotuak. Atxilotzen zituzten etakideak; atxilotzen zituzten indarkeriarekin zerikusirik ez zuten militante politikoak; eta atxilotzen zituzten zerrenda batean zeudela zioten etorkizuneko balizko etakideak; edo, zerrenda horren aitzakian, nahi zuten oro eramaten zuten. Gauez gertatzen zen hori guztiori, eta, bost egun inkomunikatuta pasatu ondoren, edonor izutzeko moduko tortura salaketak egiten zituzten askok. Infernuak halako zerbait izan behar zuen.

Eta bazen giro bat, izu giro bat. Garaiko gazte mordoari ez ziona lo egiten uzten, operazio horiek izan ohi ziren orduak pasatu arte. Garbi egoteak ez baitzuen inor libratzen torturatik. Bazen giro bat, mesfidantza giro bat, inguruko ezezagun oro polizia zela sinetsarazten zuena. Bazen giro bat, milaka gazteren buru osasunean eragin itzela izan zuena. Haietako asko, atxilotuak ere izan gabe sufritu zutenak, eta gehiegi izan ziren, inondik ere, atxilotu eta torturatu zituztenak. Min horiek onartu gabe daude, eta aitortza da erreparaziorako lehen pausoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.