martxelo otamendi
HIZPIDEAK

'Titanic'-en bigarren hondoratzea

2022ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Oso motza izango da bi aldiz hondoratu diren ontziek osatutako zerrenda, behin bakarrik eta betiko hondoratu diren ontziekin tapizatuta baitago itsas hondoa.

Duela 110 urte hondoratu zen Ternua parean Erresuma Batuaren nagusitasun industrialaren ikurra izateko bokazioarekin Belfasten eraiki zuten Titanic bidaiari itsasontzi erraldoia. Ipar Irlandan oso estimatua den elastiko batek erakusten duen esaldiak gogorarazten digu, iseka finaren lumaz idatzia, zer izan zen benetan gertatu zena: «Titanic irlandarrek eraiki zuten, eta britainiar batek hondoratu zuen».

Urteak daramatza Erresuma Batuak hondoratzen, ez Titanic bezain azkar, baina geldiezina den prozesu batean sartuta; pixkana hondoratzen. Ez dator aspaldi albiste onik herrialde horretatik, eta, baldin badaude, txarrek estaltzen dituzte.

Urraketa hori brexit-arekin hasi zela esatea asko litzateke. Brexit-a britain + exit hitzen akronimoa da, lehenagotik bazegoen egoera baten ondorioa da, eta ez arrazoia. Lehen ministroen dimisioekin toryen alderdia asteotan ematen ari den ikuskizuna Titanic-en hondoratzearen bertsio politiko gaurkotua da.

Hobe dute Downing Streeteko 10eko egoitzara Belfasteko Titanic Museoa eramatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.