martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Tematuta Urigoitiarekin

2021eko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Donostian nortasun agiria edo pasaportea egitera doazenek, arreta apur bat jartzen badute, ikusiko dute eraikinaren sarrerako paretan badagoela plaka handi bat ETAren biktima izan diren polizien izenekin. Lehena zerrendan, Meliton Manzanas, ETAk 1968an hil zuen polizia burua. Inork ez du espero haren izenaren ondoan «torturatzailea» jartzea. Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera doan inork esperoko ez duen bezala «Kuartel honetan, oraintsu arte, asko torturatu da» dioen plakarik.

Otxandioko Udalaren eraikin batean gure herriko gatazkarekin lotura daukaten horma-irudi irudimentsuenetako bat dago, inteligentzia handiarekin pentsatua. Irudian, ETAko kide Luzia Urigoitiaren heriotza susmagarriaren berri ematen da, jazo zeneko egunkarietako titular legalak paretan itsatsita: «Tiroa jaso zuen garondoan gertu-gertutik (El País)», «Guardia Zibilak frogak faltsutu zituen», «Frogen manipulazioak auzia artxibatzea ekarri zuen»...

EAEko Auzitegiak agindua eman dio Otxandioko Udalari horma-irudia kentzeko, irudian ez bada kritikatzen Urigoitia ETAko kide zela, omenaldia delako. Bingoa! Kontrako eztarri judizialetik sartu zaie epaile batzuei irudi salatzailea, ez dagoen tokian aurkitu nahi dutelako ez-legezkotasuna.

Erabaki bera hartuko dute Manzanasen kasuan eta Intxaurrondokoan?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.