Gutxi dira azken urteotan SGAEk adina kritika jaso duten elkarteak. Teknologia berrien zabalkundeak egile eskubideen kudeaketaren esparrura ekarritako egoera berriaren aurrean, gizarteari bizkarra ematea eta top manta-ren eta legez kanpoko deskargen aurkako politika poliziala bultzatzea izan da SGAEren erantzuna, eta horrek gizartearen gero eta sektore zabalagoen ezinikusia ekarri dio. Halaber, Interneteko erabiltzaileek batez ere, baina hainbat sortzailek ere bai, susmopean jarri dute elkartea —diruaren banaketaren gardentasun falta, nagusikeria, dirua biltzeko gehiegizko ardura... leporatu diote—, baina SGAEren ospe txarraren arrazoia irudi arazo bat baino ez zela adierazi izan dute elkarteko buruek, benetako auziari ihes eginez.
Atzotik zailago du irudia hobetzea, askoz zailago.Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, elkarteko bederatzi lagun atxilotu dituzte, tartean Teddy Bautista presidentea, ustez elkarteko dirua beste enpresa batera bideratzeagatik. Kolpe latz bat aspaldi susmopean dagoen elkartearentzat.
Hizpideak
Susmopeko elkartea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu