martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Sumar eta Bildu

2022ko uztailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez dakigu oraindik nola esango dioten euskaraz Espainiako Gobernuko lehendakariorde Yolanda Diazek eta bere ingurukoek sortu berri duten hauteskunde egiturari. Sumar izena jarri diote, euskarara literalki itzulita —batu, gehitu...— bildutik oso urruti geratuko ez dena. Antzeko asmoa adierazten dutelako sumar eta bildu hitzek, gaztelaniaz lehenak eta euskaraz bigarrenak. Badute non jo Yolanda Diaz Espainiako eskuinak eta horren bozgorailuek: Sumar = Bildu.

Espainiako pasaportea daukagun euskal herritarrek kezkaz begiratzen diegu Espainiako hurrengo gobernua aukeratzeko berandu baino lehen egingo diren hauteskundeei. Oso gehiengo justua dauka Pedro Sanchez presidente sozialistak, eta orain arteko iragarpenen arabera ez ditu irabaziko hurrengo hauteskundeak. Sanchezek presidente segitzeko, gobernua osatzen duten bi alderdiek lortu behar dituzte emaitza onak. Sozialistek irabaztea ezinbesteko daukatelako —Espainian, aukera edukita ere, ez da galtzailea inoiz Moncloara iritsi, eta orain arte Podemos izan denaren ondorengo Sumar-ek, gehiengora hurbiltzen laguntzeko.

Erraz erortzen da abstentziora eramaten duen etsipen politikoan Espainiako ezkerra, maiz arrazoi guztiarekin. Egoera horretan dago orain, nonbait, eta hortik ateratzeko edukizko pizgarriak behar ditu, eta egiturazkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.