mikel lizarralde
Hizpideak

Sozialisten geroa

2012ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Espainiako alderdi sozialistak badu, azkenik, Zapateroren ondorengo aldia kudeatuko duen idazkari nagusia: Alfredo Perez Rubalcabak 60 urterekin hartuko du PSOEren gidaritza, alderdia azken hiru hamarkadetako krisirik gordinenean dagoenean eta gobernurako hauteskundeak inoizko emaitza txarrenekin galdu ondoren. 80ko hamarkadatik sozialistek kudeatu dituzten gobernu talde ia guztietan izan da Rubalcaba, lehendabizi Felipe Gonzalezekin eta ondoren Zapaterorekin, eta azkeneko urteotan Espainiako gobernuko gizon indartsuena izan da. Orain, berriz, aldaketa agindu du, bere nagusia izan denaren itzala ahalik eta azkarren gainetik kentzeko asmoz.

Kongresuak ondorioak izango ditu, bitan banatutako alderdi bat irudikatu duelako, bi hautagaiek batasunaren aldeko deiak egin arren. Eta euskal politikagintzan ere eragingo du: Patxi Lopezek arnasa pixka bat hartuko du, babestu duen hautagaiak irabazi duela ikusita, baina Nafarroan ikusteko dago nola eragingo dion Roberto Jimenezi Chaconen alde egin izanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.