Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Sormenik gabe (euskal) kulturarik ez

2017ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Omentzetik ereitera. Ondo laburbiltzen du esaldi horrek zergatik bihurtu duten Durangoko Azokan urtero eman izan duten Argizaiola saria urtebeteko sorkuntza beka. Urteetan euskal kulturan jardun duten ekintzaileek ez ezik, egun dihardutenek ere behar baitu dute aitorpena. «Herri honetako sortzaile berriek asko dute guri emateko», azaldu zuen atzo Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak.

Beste gauza garrantzitsu batzuk ere esan zituen: esaterako, aurrekontua %4 txikiagoa izango dutela aurten. Babesle pribatuen ekarpena jaitsi egin baita. Beraz, ideia berrien, aterabide burutsuen... finean, sormenaren beharra izango dute azokaren antolatzaileek.

Ez da ustekabeko egoera bat izanen. Zoritxarrez, behar baino aurrekontu txikiagoekin egin dira herri honetan euskal kulturaren barneko hainbat proiektu: ikastoletatik hasi, komunikabideekin jarraitu, argitaletxeak, disketxeak, ekoiztetxeak... irudimen handia eta batik bat dedikazio handia daude proiektu horien guztien atzean.

Larre motzean hazteak baditu bere abantailak mundu mailako krisi garai hauetan. Baina irauteko behar den irudimen horrekin bestelako sormen lanak ere egin zitezkeen. Izateak, baldintza baino gehiago, abiapuntua behar luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.