Hizpideak

Soldaten faktorea

Pello Urzelai.
2011ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Aurreikuspen gaitasuna funtsezkoa da edozein jarduera motatan. Jarduera ekonomikoan arrakastaren giltza izaten da, edo, krisi garai hauetan, porrota saihesteko gakoa. Luzera begira, neurri egokiak garaiz hartzen dituenak aukera gehiago du krisiaren zurrunbiloak ez irensteko. Krisiaren hastapenetan, egoera aztertu eta salbuespeneko neurriak hartzen lehenetakoak izan ziren Mondragon Taldeko kooperatibak. Neurri horien artean, soldatak murriztea ere aurreikusi zuten. Orain, datozen urteetarako aurreikuspenak egin dituenean, Mondragon Taldeak, berriro, ikuspegi kezkagarria marraztu du, eta, berriro, soldatak murrizteko aukera aurreikusi du, beste hainbat neurrirekin batera. Datorrenaz zantzu adierazgarritzat jo daiteke. Politikagintzaren eremuan, ordea, luze gabeko begirada nagusi da. Nola da posible, bestela, Eusko Jaurlaritzak administrazio publikoko langileriari murrizketa gehiago planteatzea, eta, aldi berean, Eusko Legebiltzarreko kideen soldata ez ukitzea? Non dago politikarien aurreikuspenerako gaitasuna?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.