Siriako herritarrak babesteko, hala diote agirian, su-etenarekin zuten «konpromisoa» hautsi egin du Siriako Armada Askeak (SNC), eta Baxar al-Assaden indarren kontra borrokan jarraituko dute. Kofi Annan NBEren bitartekariari eta haren bake planari bizkarra eman, eta erasora joko du SNCk. Houlako haur eta emakume hilen irudiak jada amortizatuta —sarraskia beraiek egina izan daitekeen arren—, ez dira armak hartzera mugatu. «Ausart» jokatzeko eskatu diote Mendebaldeari. Siriako armadako desertoreez gaindi Qatarrek eta Saudi Arabiak ordaindutako mertzenarioz osatutako armadak inoiz ez du bake plana onartu: Al-Assadek agintea uztea izan du lehen helburua. Horretarako, nazioartearen interbentzio militar bat aritu da eskatzen, eta, NBEn Errusiak eta Txinak ez dutela men egin ikusita, menia hautsi du.
Libiakoa berritzen ari dira Sirian. Egiaztatu bako sarraskiak, udaberri arabiarrarekin lotu ezineko ekintzaile armatuak, eta NATO esku hartzeko zain. Siriako herritarrak izango dituzte gogoan, airetik bonbak botatzean.
Hizpideak
Siriako herritarrak gogoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu