Jaizkibel konpainiak jarritako helegitea atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Gaur hasiko diren entseguetan, horrenbestez, ezingo dira pasatu San Pedro kaletik; ostegunean, alarde egunean, ezingo dira igaro Harresilanda kaletik. Segurtasunaren izenean hartu zuen Herrizaingo Sailak erabakia, istiluak eragotzi nahi dituztelako. «Ez dugu iraganeko eztabaidarik hasi nahi, alderantziz baizik», esan du Ares Herrizaingo sailburuak.
Eta ez da erraza «alderantziz» hori ulertzea. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak segurtasunaren izenean emakumeen eskubideak zanpatuko ditu berriz, eta emakumeen segurtasuna bermatzeko protokoloak onartu, sustatu eta goratuko dituzte hurrena. Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko giltzarriak hezkuntzan eta gizartearen kontzientziazioan daudela esango du Emakundek berriz, eta Herrizaingo Sailak segurtasunaren izenean egindako aldaketak onartu eta ontzat emango ditu hurrena. Eta gu emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatzeko zeudelakoan...
Hizpideak
Segurtasunaren izenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu