inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Sanchez eta Macron

2023ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Korsikaren berezitasuna aintzat hartuta, uharteari autonomia aitortzeko prest agertu da Emmanuel Macron, sei urtez hura ukatzen aritu ostean. Zerbait aldatuko zen Korsikan eta Frantzian, baina aitortu behar da aurrerapauso bat dela, eta Ipar Euskal Herriak ere izan dezakeela hor aurrera begirako ispilu bat.

Ikusi nahi ez duenak ere ikusten du Europako nazio gutxituek aldiro-aldiro aldarrikatzen dituztela autogobernura gerturatzeko neurriak. XXI. mendean subiranotasuna ez da hartzen XIX.ean bezala, eta horrek subjektu berriak martxan jartzea ahalbidetu du ezinbestean. Subjektu horiek sortzeko aukerak nola zabaldu da kontua.

Eta galdera hori bueltaka izango dute egunotan Sanchezen inbestidurari baietz edo ezetz esan behar dioten alderdi abertzaleek eta independentista katalanek. Atzo Kataluniako Parlamentuan adostu zuten autodeterminazio erreferendum bat gauzatzeko baldintzak sortzen lan egiteko eskatuko diotela presidente egitearen truke. Hori marra gorri bat dela erantzun diete PSOEko hainbat buruzagik. Duela 40 urteko marra gorri bera. Alabaina, Korsikari autonomia politikoa ematea marra gorria zen duela sei hilabete Parisentzat. Eta orain ez da. Marra gorriak gainditzeko modua aurkitzea da burujabetza gosez diren herrien zeregina. Orain da horretarako aukera. Asmatzea da kontua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.