inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Salvadorren lehenengoa

2023ko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Indarkeria matxistak beste emakume bat hil du, laugarrena aurten; guztiak maiatzetik hona, eta izua emateko moduko abiadura hartu du estatistikak: 2023a azken urteotako txarrenetako bat izango da, dudarik gabe.

Kasu honetan, Iruñean izan da hilketa, lokal komertzial batean. Gizon batek andre bat hil du. Bikotekide zuen, lankide ez ezik. VOXek PPrekin batera gobernatzen dituen Espainiako hainbat erakunde familia barruko indarkeriaren terminoa erabiltzen hasi dira. Familien barruan, nebek nebak, amek seme-alabak edo emazteek senarrak hiltzea ohikoa balitz bezala.

Aitortu egin behar da: gizarteak aurrera egin nahi duen heinean, galga jarri nahi dute beste batzuek, emakumeak bigarren mailan egotea bermatzen duten arauek eta sistema patriarkalak sendo jarrai dezaten. Hori da matxismoaren bortxari familia barruko indarkeria deitura jarri dion mugimendu politiko atzerakoiaren helburua.

Ideologia horretatik edaten du Carlos Salvador Iruñeko Udaleko Berdintasun Saileko buruak. Abortatu nahi duten andreei fetuaren argazki bat erakustea proposatu du hamaika aldiz, Espainiako Kongresuan. Zer dio Salvadorrek Iruñeak erakutsitako azken argazki hilgarriaz? Nondik dator bortxa matxista? Andreei beren gorputzarekin nahi dutena egitea ukatu nahi dien sistemarekin ez al du zerikusirik?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.