Atzo ofizialki hasitako bost urteko agintaldiaren amaiera aldera independentziari buruzko erreferenduma antolatuko duela berretsi du Alex Salmondek, herrialde hartako lehen ministroak. Baina, zehazki, zer galdetuko die Salmondek eskoziarrei? Erabateko burujabetasuna nahi duten ala Erresuma Batuarekiko loturak guztiz hautsiko ez lituzkeen sistema bat nahiago duten?
Galdera horri erantzuteko oraindik goiz da, erreferendum hori gertatzeko gutxienez lau urte falta direlako. Baina azken astean Edinburgotik zabaldutako berrien arabera, ez da baztertu behar Salmondek bigarren aukera hobestea, dagoeneko independentzia lite ezizena jaso duena. SNPko liderrak badaki eskoziar askok kezkaz ikusten dutela independentzia, eta agian ez duela beste aukerarik izango erreferendum batera deitzeko. Horregatik, ez du inolaz ere galdu nahi. Horren prezioa izan daiteke, besteak beste, monarka britainiarra estatuburu gisa onartzea, armada partekatzea edo libera esterlinera lotutako dirua izatea.
Hizpideak
Salmonden zalantzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu