Iker Aranburu.
Hizpideak

Salmonden jokoa

2012ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Eskoziako hautesleek iaz banatu zizkioten kartak ongi jokatzen ari da Alex Salmond herrialde hartako lehen ministroa. Presioak presio, erreferenduma berak nahi duenean—2014.urtean— egingo duela esan zuen atzo, eta independentzia bai ala ez nahi duten argi eta garbi galdetuko zaiela eskoziarrei. Baina Salmondek badaki apustu zaila dela hori, eta galtzen badu agian ez duela belaunaldi batean beste aukerarik izango erreferendum bat egiteko, oraingo indar harremana errepikatzea ez baita erraza.

Susmoa du gaur egun eskoziarren gehiengoak independentziari ezetz esango liokeela, eta bigarren karta bat ari da jokatzen: gaur egungo autonomia zabaltzeko aukera ere sartu nahi du galderen artean. Egoera ekonomikoa dela-eta independentzia kezkaz ikusten duten herritar askorentzat eskaintza interesgarria izan daitekeela uste du. Eta badaki Londresek galdera hori egiteko aukera ukatzen badio eta 'ezer ere ez' ala 'guztia' aukeratu behar badute eskoziar askok beldurrak uxatu eta bigarrenaren alde egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.