martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Sahara, Gonzalez eta Sanchez artean

2022ko martxoaren 20a
00:00
Entzun
Suerte txarra, oso txarra dauka Saharak -ez hizkiez bukatzen diren deiturekin. Felipe Gonzalezek hasitako traizioa bukatu zuen atzo Pedro Sanchezek. Biak, bere buruari sozialista deitzen dioten buruzagi eta gobernu presidente. PSOEkoak biak.

Francisco Franco diktadorea hil baino hamar egun lehenago, 1975eko azaroaren 10ean, abiatu zuten espainiarrek «Enara operazioa», alegia, Saharatik irten eta Marokoren esku uztea. 1982an, Gonzalez gobernuburu jarri ondoren, itxaropen handia zeukaten sahararrek urteetan Sahararen autodeterminazioa defenditu zuen PSOErekin. Ez alferrik.

Gonzalezek, beste behin, hitza jan eta ez zuen ezer egin sahararren autodeterminazio eskubidearen alde. Ezta haren ondoren Moncloan egon ziren presidenteek ere, inork ez zuen Maroko molestatu nahi. Eta, inork espero ez zuela, are gutxiago sahararrek, Sanchezek Sahara Marokori ematea erabaki zuen atzo; zer da bestela autonomiaren erregimena onartzea, ez bada hain justu Marokok urteotan onartu eta sahararren ordezkari politiko Fronte Polisarioak baztertu duena?

Errusiak Ukraina inbaditu ondoren sekulako garrantzia hartu du Aljeriako gasak, Europako hornitzaile berria izan baitaiteke Espainiatik barrena, Errusiako tutuak ixten badira. Gozo jarri zen atzo sahararren babesle nagusia, Aljeria, Espainiarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.