Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Puntu moreak jopuntuan

2022ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun
Herritarren segurtasunerako herritar prototipo bat hartzen bada kontuan —gizona—, zeinak herritar guztiok ordezkatuko dituen, eta, gainera, talde sozial jakin batzuk —normalean talderik babesgabeenak— arriskuarekin lotzen badira, argi dago emakumeek eta LGTBI kolektiboak beste bide batzuk behar dituztela beren segurtasuna bermatzeko. Alegia, hemen, gaur, indarrean den ordena sozial patriarkala zaintzen dutenek salatu dituzte aholkua, babesa eta zaintza emateko antolatzen direnak, eraso matxisten aurkako protokoloak ikuspegi feminista batetik garatzen dituztenak.

Esan sindikatuak«talde antisozial eta totalitario horien kontra joka dezala» eskatu dio Jaurlaritzari, «gazteak ezin direlako jende horren esku utzi».

«Jende horren» eskuak dira, ordea, erasoa jasandakoen lasaigarriak; larri eta urduri iristen direnentzat, puntu moreetako kideak dira bidelagun: babesa eta laguntza. Zer gertatu den jakinda, artarik egokiena zein den ikusiko dutenak, biktimarekin batera, eta hark norekin egon nahi duen ziurtatuko dutenak. Hori egitea «zabarkeria larria da» Josu Erkorekarentzat, desobedientzia leporatzeko moduko delitua.

Ez dezatela kriminalizatu mugimendu feminista beldur direlako kolokan jarriko ote duen segurtasun eredu ezarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.