Hizpideak

PS aparretan dago

Xabin Makazaga.
2011ko urriaren 11
00:00
Entzun
Edo François Hollande, edo Martine Aubry. Bietako bat borrokatuko da Nicolas Sarkozyrekin Frantziako presidentetza lortzeko, udaberrian. PS Alderdi Sozialistako hautagaia aukeratzeko bozketan, bi faboritoak iragan dira bigarren itzulira. Baina albistea, Hollandek eta Aubryk jasotako babesa baino gehiago, Frantziako sozialistek mugiarazitako jende kopurua da: bi milioi lagunek baino gehiagok eman dute botoa PSren hautagaia aukeratzeko.

Nabarmen porrot egin duena, PSn, Segolene Royal izan da. Duela lau urteko presidentegaiak botoen %7 soilik jaso ditu. Haren ondoan, aparretan ibili da Arnaud Montebourg. Finaletik at geratu da globalizazioaren aurkako ekintzailea, baina botoen %17 lortuta.

Alderdi Sozialistako militanteez gain, bere burua ezkertiartzat jo duen orok eman ahal izan du botoa, euro bat ordainduta. UMPko arduradunak saiatu dira mobilizazio hori gutxiesten, baina argi geratu da Sarkozyren aroa amaitu nahi dutenak asko direna. Olatuak zenbateko indarra duen, eta aparretik zenbat, udaberrian ikusiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.