Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Presoak han eta hemen

2017ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Hamaikagarren aldiz eskatu zuten atzo gaixo dauden euskal presoak aske uzteko. Basauriko kartzela eta osasun etxea lotu zituen giza kate baten bitartez egin zuten, ehunka lagunek. Batik bat, Ibon Iparragirre presoaren egoera salatu zuten.

Basauritik ia bostehun kilometrora, Kataluniako preso politikoak aske uztea eskatzeko bildu ziren milaka manifestari. Manifestazio handia egin zuten(750.000 lagun), eta, kataluniarren protestaldietan ohikoa den bezala, irudi eta mezu gogoangarriak izan ziren.

Izatez denbora gehiegi daramate preso, baina, egutegiari so eginez gero, egun gutxi dira Katalauniako ordezkari politikoak eta eragile sozialak espetxean sartu zituztela. Hala, haien askatasunaren alde antolaturiko lehenengo manifestazio handietako bat izan zen.

Tamalez, Euskal Herrian, urteroko ekitaldi bilakatu da Bilbon urtarrilean euskal presoen eskubideen alde egiten den protesta erraldoia. 2018ko urtarrilaren 13an izango da hurrena. Eta urtez urte egin arren, ziurra da Bilboko kaleak beteko direla eta Bartzelonatik atzo iritsi ziren irudien pareko irudi hunkigarriak izango direla.

Izan ere, ez Katalunian eta ez Euskal Herrian ez dira onartzen Espainiako Estatuaren jazarpenak eta mendeku politikak. Espetxean dauzkaten preso politikoak dira horren hezur-haragizko lekuko. Horregatik daude preso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.