arantxa elizegi egilegor
HIZPIDEAK

Presioa

2023ko azaroaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hogei egun beteko dira gaur Gazako milizia palestinarrek Israelen aurkako inoizko erasorik handiena egin zutenetik. Hamar mila hildako izan dira geroztik, milaka zauritu eta ezin konta ahala errefuxiatu; noski, gehien-gehienak palestinarren aldean. Zerrendako eremu asko erabat suntsituta utzi ditu Israelgo armadak, eta ez du sua eteteko batere asmorik. «Gerrarako garaia da orain», hala berretsi zuen herenegun Benjamin Netanyahu lehen ministroak.

Baina gobernuburuari ere hasia zaio ezinegona nabaritzen. Hemendik aurrera zer? Zein da hurrengo pausoa, Gazako palestinar guztiak hil arte jarraitu? Dena militarrez josi eta Hamasek noiz amore emango zain geratu? Itxura du Tel Avivek berak ere ez duela erantzun argirik. Erresuma Batuko Financial Times egunkariak kaleratutako informazioaren arabera, Netanyahu Egipto estu hartzen ari da, Europako Batasuna bitartekari edukita, hark Gazako errefuxiatuak har ditzan. Abdel Fattah al-Sisi presidenteak ezetz esan du, noski. Arrazoi ugari daude ezezkoaren atzean: tartean, halako zerbaitek abenduko presidentetzarako hauteskundeetan izan ditzakeen ondorioak. Hala, Al-Sisik argi utzi du zerrendara laguntza humanitarioa sartzeko baino ez duela zabalduko Rafahko pasabidearen bere aldea, inolaz ere ez bi milioi palestinarrei bere lurretan sartzen uzteko. Ondorioz, ateak ixten ari zaizkio Netanyahuri ere, eta presioa handitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.