Geroeta presio handiagoa jasotzen ari da Alemania eurogunearen zorraren krisia amaitzeko neurriak har ditzan. OCDEk ziurtatu du euroaren geroa «jokoan» dagoela, eta «okerrena eragozteko ahal dutena egiteko» eskatu die eragile guztiei. Hau da, utz diezaiola trabak jartzeari Europako Banku Zentralaren esku hartze masiboari, baldin eta ez badu nahi euroa haustea eta ondorio ekonomiko kalkulagaitzeko egoera sortu. Tentsioen eta gastu murrizketen ondorioz euroaren eremua jada «depresioan» dagoela ziurtatu du OCDEk, eta 2012aren hasieran, behintzat, ez duela hobera egingo. Langabezia txikitzeko esperantza beste urte baterako utzi beharko dela ere dio herrialde aberatsenen elkarteak.
Ofizialki Angela Merkelek «nein, nein, nein» ildoari eusten badio ere, mikrofonoetatik urrun «ja» batzuk entzuten hasi direla dio Alemaniako prentsak, eta OCDEk ez ezik, EBko kide gehienek ere eskatzen diotena onartuko duela. Uste horrek sekulako bultzada eman die burtsei, eta nabarmen jaitsi dituzte arrisku primak.
Hizpideak
Presioa eta depresioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu