jakes goikoetxea
Hizpideak

Prebarikazio uhinak

2014ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak euskararekiko eta euskal komunitatearekiko daukan herra historikoaren sinboloa da Euskalerria irratia. Herra horren zentzugabekeria agerikoa da euskaldunentzat, baina baita Nafarroako Gobernuak hainbeste errespetatzen dituen epaitegientzat eta justiziarentzat ere. Zer gehiago behar du orain Nafarroako Gobernuak Euskalerria irratiari lizentzia emateko? Edo, gutxienez, lehiakideen baldintza beretan lehiatzen uzteko? Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Nafarroako Auzitegi Nagusiaren sententzia, eta indarrik gabe utzi du 1998ko lizentzia banaketaren bigarren fasea. Auzitegiek jada hiru aldiz esan dute arauz kanpokoa izan zela fase hori: Nafarroako Gobernuak lizentziak eman zizkien Net 21 irratiari eta Opus Deiren irratiari, Euskalerria irratiak baino puntu gutxiago zituzten arren.

Prebarikazioa da agintariren batek erabaki bat hartzea jakinda erabaki hori bidegabea dela. Nafarroako Gobernuak asko daki prebarikazioaz. Baita inpunitateaz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.