Nork ematen dio baimena, boterea, agindua ertzainei neurrigabeko indarkeria erabili edo eta pilotakadaka aritzeko? Eta ertzainek, gomazko pilotak jaurtitzen hastean, zein irizpideren arabera jaurtitzen dituzte? Eta kalteak eraginez gero, zer? Ba orain artekoan, ezer ez. Pilotakada batengatik zauri larriak eta, larriena, heriotza bat eragitera iritsi badira ere, inork ez du kalteak egin ostean ardurarik hartu; ez dago erantzulerik.
Sei hilabete joan dira Iñigo Cabacas 28 urteko gaztea pilotakada batek eragindako zauriengatik hil zenetik. Aresek Herrizaingo sailburu zela esan zuen ikerketa bukaeraraino eramango zutela «norbaiten gustukoa ez izan arren». Baina orain artekoak ez du ezer eman.
Ardurak argitzea garrantzitsua da, inpunitateak berriro gauza bera gertatzea erraz dezakeelako; eta hurrengo Jaurlaritzaren erantzukizuna izango da lan hori egitea. Baina gogoeta sakonago batera eraman beharko luke gertatuak. Polizia ereduari buruzkora, hain zuzen. Kanpainan egonda, ez legoke gaizki agendara ekartzea gaia.
Hizpideak
Polizia ereduaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu