inaki petxarroman
Hizpideak

Parisko haize epela

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Ipar Euskal Herriko eremu politiko osoko ordezkariek egin duten lurralde elkargo propioaren eskaerari ohiko epelkeriaz —kalifikatibo gogorrago bat ez erabiltzeagatik— erantzun die Marylise Lebranchu Deszentralizazio ministroak: beharbada ez dela tresna instituzional berezirik behar, beharbada dagoenarekin jarraitu behar duela Iparraldeak. Alegia, ezer gabe.

Espero zitekeen berotasun pixka bat gehiago, baina, zintzoak izanda, Paristik hitzak baino zer edo zer gehiago espero duenak ez du horren gertutik jarraitu Euskal Herriaren azken hamarkada luzeotako historia.

Parisek ez du ezer emango. Hartu beharrekoa hartu egin beharko zaio. Eta horretan tinko saiatu behar dute Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako hautetsiek. Lehen urratsa egin dute: ados jarri dira. Orain, Paristik etor litekeen balizko ukoaren aurrean amore ez ematea litzateke hurrengo urratsa. Bik ez dutenean nahi, batek bakarrik egin dezakeelako bidea. Bidea egin nahi izateko konbentzimendua baino ez da behar horretarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.