martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Pablo Gonzalezekin tematuta

2022ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
Atzo jakin genuen Poloniako Delinkuentzia Antolatuaren eta Ustelkeriaren Arloko fiskaltzak eskatu duela Pablo Gonzalez kazetaria oraindik denbora gehiagoz edukitzeko behin-behinean kartzelan. Ez dezagun ahaztu 174 egun daramatzala Poloniako espetxe batean, akusazio orokor baten ondorioz: Errusiari Poloniako armadaren mugimendu operatiboen informazioa pasatzea.

Ezaguna da Poloniak, beste herrialde askok bezala, justizia jauregiak dekoratzeko erabiltzen dituela berme juridikoak. Gonzalezekin Polonia egiten ari dena gertuago dago bahiketa batetik justizia egitetik baino; bahiketa legala baita haren egoera hobekien definitzen duen terminoa. Haren konfiantzako abokatuak ezin du bere defentsa behar bezala landu, Gonzalezek debekatuta dauzkalako bisitak. Emazteari ez diote baimenik ematen bisita egitera joan dadin. Bi bider zapaltzen dizkiote Gonzalezi eskubideak: pertsonalak eta edozein prozesu judizialetan oinarrizkoa den defentsa eskubidea.

Euskal Herriko kazetariok, eta kazetaritzarekin harremana daukaten beste kolektiboek, onartu beharko dugu ez dugula asko presionatu Polonia Pablo Gonzalez aske utz dezan.

Egiten ari garena baino dezente gehiago merezi du Pablo Gonzalezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.