martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Ortzadarra Qatarren

2022ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Oso aurrekari interesgarria jarri du, aurrerantzean zer esana eta zer gogoetatua emango duena, Qatarko gizonezko futbol txapelketaren inguruko eztabaidak. Qatar eskubide asko urratzen dituen estatua denez, boikota egiteko ahotsek orain arte antzeko egoeran egon diren estatuekin (1978an jokatu zen diktadura zegoen Argentinan) ez bezalako indarra eta hedapena hartu dute. Irizpide logiko horrekin, luzea izango da txapelketak jokatu ezin diren herrialdeen zerrenda.

LGTBI komunitateko kideekin Qatarko estatuak daukan jarrera errepresorea salatzeko hainbat futbol taldek —Gales, Belgika, Suitza, Alemania, Herbehereak eta Danimarka— aurreratu zuten kapitainek besoan kolektibo hori ordezkatzen duen ikur unibertsala, ortzadarra, jantziko zutela. FIFAk, erakundearen arauak larriki urratuko lituzketela argudiatuta, jakinarazi du txartel horia erakutsiko diela besoko koloreduna janzten duten kapitainei.

Bi aukera zeukaten talde horiek. Lehena, bereari eustea eta txartel horiaren zigorra onartuta FIFA lotsaraztea. Bigarrena, amore ematea eta pentsatuta zeukaten elkartasunezko besokoa ez janztea. Ez dute jantziko.

Talde horiek handietakoak direla kontuan hartuta, zer egingo luke FIFAk talde horiek txapelketa utzi eta etxera itzultzea erabakiko balute?

Aukera ederra galdu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.