Murrizketak aizkorakadaz egiten segitzen du Nafarroako Gobernuak; bere kasa eta azken urteotan eginiko edozein akordiori muzin eginez. Gastua jaitsi nahi horren azken biktimak Nafarroako Bertsozale Elkartea eta bertsolaritza sustatu nahi dutenak izan dira. Hezkuntza Departamentuak telefono dei baten bidez jakinarazi dio elkarteari datorren ikasturtean ez duela Bertsolaritza irakaskuntzan programa sostengatuko, D ereduko ikastetxeetan bertsolaritza bultzatzeko programa. 1997tik darama martxan egitasmo horrek, eta hiru urterako ituna sinatu zuten elkarteak eta departamentuak iaz. Aurten, 48.000 euro jarri ditu gobernuak. Datorrenerako asmorik ez. Azkenaldian etengabe entzuten den arrazoia edo aitzakia eman duJose Iribas kontseilariak: dirurik ez dago.
Murrizketek, baina, UPN-PSN akordioaren haustura ekarri dute, eta gero eta agerikoagoa da Yolanda Barcinaren gobernuaren bakardadea. Hain zuzen ere, gero eta gehiagok eskatzen diote hauteskundeak aurreratzeko.
Hizpideak
Orain bertsoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu