Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Nor den subjektu

2017ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
«Katalana banintz, ez nuke bozkatuko». Esaldi hori entzun genuen Pablo Iglesiasen ahotik, duela pare bat hilabete, Kataluniako erreferendumaren ingurumarian. Podemoseko idazkari nagusiak ez zuen esan ezezkoa bozkatuko lukeenik, independentista ez izanda logikoena litzatekeena. Esan zuen ez zuela bozkatuko, erreferendumari balioa kentzeko.

Podemeko idazkari nagusi Albano Dante Fachinek, ordea, bozkatu zuen urriaren 1ean. Hura ere ez da Kataluniaren independentziaren aldekoa, baina, Espainiako Estatuaren errepresioa ikusirik, ez zuen zalantzarik egin katalanen erabakitzeko eskubidea defendatzeko orduan.

Hilabete geroago ere, Dante Fachinek ez du zalantzarik egin: uko egin dio Podemeko karguari eta Podemoseko militante izateari. Ez ditu onartu Madrildik «inposatu» nahi dizkieten politikak, «koherentziagatik». Izan ere, Iglesiasek gidatzen duen alderdiak ez ditu begi onez ikusi Podemek Kataluniako beste zenbait aldedirekin —hots, alderdi independendentistekin— izaniko harremanak, eta esku hartu du Katalunian.

Auziaren gakoa hori baita; nor den subjektu, Madril (Espania) edo Bartzelona (Katalunia). Ez soilik Podemos alderdiaren barnean, baizik eta Espainiako Estatuan. Eta Espainiako ezker berriak ez du ezer berririk proposatzen betiko auzi honetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.