Amagoia Gurrutxaga Uranga.
HIZPIDEAK

Nahi gabe ere onartu

2015eko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Poliziak (eta eskuin muturreko taldeek) arrazoi politikoengatik eragindako biktimen legea onartu du Nafarroako Parlamentuak. Estatu terrorismoa aipatzea bera ere bekatu mortala bihurtu nahi duen klase politikoaren parte, UPN eta PPN izan dira legearen kontra bozkatzen bakarrak. Terrorismo bat eta bakarra, E, T eta A hizkien batuketatik jaiotakoa dela hamaikagarren aldiz errepikatu dute. Ez dira, horretan, Gasteizen asteartean inauguratu zuten Biktimen Oroimenezko Zentroaren filosofiatik pixka bat ere aldendu. Mariano Rajoyk laburbildu zuen ezin egokiago filosofia hori: «ETAren terrorismoak urteetan egindakoaren egia historikoa kontatuko da eraikin honetan». Eta plaka bat erakutsi zuen argazki kameren aurrean, inaugurazioari ofizialtasuna emateko. Plaka desagertua da jada; kamerak joan eta berehala ezkutatu zuten ekitaldiaren antolatzaileek. Metaforatzat har daiteke: Francoren eta Franco osteko gerra zikinaren biktimak kanporatzeko eraikin amaigabe bat da batzuen kontaketa; eta funtzio estetiko agerikoa bete nahi du.

Funtzio estetiko horrek ezkutatu nahi duena ezin hobeto utzi du agerian Carlos Garcia Adaneroren esaldi batek. Nafarroako Parlamentuko atzokoa «beste biktimen legea da», UPNkoaren arabera. Kontaketak beste biktimario batzuk ere badituela onartu du, nahi gabe bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.