Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

«Mundu justuago» baterako

2023ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
Pasatu dira hogei urte, eta pasatu dira milaka notizia. BERRIAk urteurrena du asteazkenean, eta ospakizun eguna izan zuen atzo. Betiko eginkizun berbera, baina zuzendari berriarekin egingo die aurre datozen urteei. Amagoia Mujika Tolaretxipik kazetaritzaren garrantzia azpimarratu zuen atzo Tabakaleran. «Kazetaritza ona, mundu hau ulertzeko», esan zuen aurrena; «kazetaritzak, gaur eta hemen, berebiziko garrantzia dauka gizarte justu bat eraikitzeko», geroago; eta bukaeran borobildu zuen: «Horregatik da ezinbestekoa, mundu justuago baten alde, feminismoaren begirada, gutxituen eta baztertuen begirada, klima larrialdiaren begirada, euskaldunon begirada izango duen kazetaritza egitea». Eta horretarako, ezinbesteko giltza bat ere aipatu zuen: taldea. Talderik gabe ezin baita, bakarrik ezin baita. Eta talde indartsua du BERRIAk, aitzindari kementsuak izan zituen, eta haiek hezita du orain halako lantaldea. Begirada askotarikoekin, denen artean guztia ikusteko taldea. Guztia ikusi eta esplikatzeko ahaleginak eta bi egiten dituena. Batzuetan hobeto eta besteetan okerrago asmatuko duena, baina beti konpromiso berberarekin. Euskal Herritik eta Euskal Herrirako. Aldi hau hemendik ulertzen laguntzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.