Xabin Makazaga.
Hizpideak

Mugitzen ari dira

2012ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Quebecen hauteskundeak irabazi egin dituzte independentistek, eta Parti Quebecois alderdiko buru Pauline Marois izango da hurrengo lehen ministroa. Gutxiengoan gobernatuko dute, botoen %32 eta 125 aulkiko ganberan 55 eserleku izango baitituzte. Quebec Solidaire ezkerreko alderdi independentistak, berriz, botoen %6 eta bi diputatu eskuratu ditu. Garaipena ospatzeko hitzaldian, «herri bat izan nahi dugu» esan duenean tiroz eraso diote Maroisi, baina onik atera da. Bere larrian, atentatua salbuespena da, Kanadak Quebeci autodeterminazio eskubidea aitortua baitio. Independentziari buruz berriro erreferendumik egingo duten, denborak argituko du.

Eskozian bai, SNP erreferendumari begira dago, eta herri galdeketa urte politiko honetan tramitatuko dutela argitu du Alex Salmond agintariak.

Katalunian, berriz, lehen herri katalan askeak aldarrikatuta, irailaren 11ko Diadaren eta independentziaren aldeko manifestazioaren zain daude.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, urriaren 21ean hartuko dute hitza herritarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.