Hizpideak

Moral bikoitza

Pello Urzelai.
2011ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Europako Batasunak eta Amerikako Estatu Batuek ongi zekiten zein zen Tunisiako benetako egoera. Horretaz jabetzeko nahikoa da irakurtzea AEBetako Robert F. Godec enbaxadoreak ondorengoari idatzi zion kablea, 2009ko uztailean, Wikileaksi esker argitara emandakoa. «Tunisiar asko frustratuta daude askatasun politikoaren faltagatik, eta amorrua sentitzen dute presidentearen familiaren ustelkeriagatik, langabezia tasa handiagatik eta eskualde arteko desberdintasunengatik. [...] Tunisia estatu polizial bat da, adierazpen eta elkartze askatasun eskasarekin eta giza eskubideekiko arazo larriekin». Diagnosi ezin argiagoa hain lerro gutxitan. Baina egoeraren jabe izan arren, hori ez da oztopo izan orain ihes egindako Ben Ali presidentearen errejimenak AEBetako eta Europako Batasunaren babesa jaso zezan. Interes geoestrategikoak eta ekonomikoak beste guztiaren gainean. Mendebaldeko diplomaziarentzat giza eskubideen egoera baino kezkagarriagoa «ezegonkortasuna» izaten baita. Moral bikoitzaren beste adibide bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.