martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Miren Jone Azurzaren bidetik

2022ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun
Frankismoaren garaiko beste euskaltzale askok bezala, konpromiso zaila eta arriskutsua hartu zuen Miren Jone Azurzak bere herriarekin, kulturarekin eta hizkuntzarekin. Meritu bikoitza eduki zuen Azurzak: emakumezko aktiboa izatea frankismoan. Ezaguna da, aurretik eta ondoren jazo izan delako, frankistek bereziki gorrotatzen zituztela gizonezkoen lanetan sartzen ziren emakumezko arduratsuak. Horren jakitun izanda ere, Azurzak ez zion muzin egin bere ametsa betetzeari; aurrera segitu zuen oztopo guztien gainetik.

Zeruko Argia astekariaren zuzendari ardura hartuta, ahalegin handia egin zuen agerkaria modernizatzen, eta garaiko aldizkarien pare jartzen. Euskaraz ere komunikabide interesgarri bat egin zitekeela sinetsita, kolaboratzaile talde zabala osatu zuen Azurzak, bai kopuruari eta bai ideologiari zegokienez. Orduko sinadurarik interesgarrienak bildu zituen Zeruko Argia-ra, eta euskal gizartean borborrean zeuden ideiak eztabaidatzeko leku bihurtu zuen aldizkaria. Argitalpena utzita, bide luzea egin zuen oraindik euskarazko kazetaritzan.

Garaiak oso desberdinak diren arren, komeni da Azurzak erakutsitako kemena eta egindako lana gogoratzea eta goratzea. Kazetarien aitzindaria izan baitzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.