Hizpideak

Milioi bat euro

Idurre Eskisabel Larrañaga.
2011ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Egia da ahalegin handiagoa egin daitekeela», erantzun zuen herenegun Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak Justiziaren euskalduntzeari buruz Berria.info-ko elkarrizketa digitalean. «Espero dut urte gutxi batzuetan Justizian normalizatzea euskararen egoera», erantsi zuen segidan.

Itxaropena izatea bertute bat omen da, baina Kalparsororenak ez du une honetan oso oinarrituta dagoenik ematen. Izan ere, guraizea hartu eta baliabideak murriztea izan da Justizia administrazioaren euskalduntzean hartutako azken neurria: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako epaitegietan lan ildo hori aurrera eramaten ari ziren hamalau euskara trebatzaileak kanporatzea, eta, ondorioz, milioi bat euro aurreztea erabaki du.

Krisi garaiak direla argudiatuko dute, larre motzera ohitzekoak, eta premiazko zerbitzuak bermatze aldera beharrezkoak ez direnak bertan behera uztekoak. Horixe da arazoa: euskara ez dela premiazkoa, garai oparoagoetan gure izaera ireki eta multikulturala erakusteko apaingarria baino ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.