Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Mahaikideen legitimitatea

2023ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alde batek auzi politiko bat dagoela ukatzen badu, ez du ezer negoziatzera eseri beharrik; beste aldeak ere ez, auzi politiko baten parte dela ukatzen badiote. Eta halaxe dago egoera asteburuaz gero Kolonbian, gobernuaren eta ELN gerrillaren artean. Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak militarren aurrean egindako adierazpenok dira krisiaren sorburu: «Jada ez dago gatazka ideologiko edo politikorik, legez kanpoko ekonomiaren aurkako borroka baizik».

Gobernuak, ordea, esan du ez dagoela krisirik, eta berretsi du negoziazioek «izaera politikoa» dutela. «Gobernu gisa, aitortzen ditugu ELNren ordezkaritzaren legitimitatea, agenda eta nazioarteko begiraleen lana».

Duela bost urte lege bat onartu zuten zeinaren arabera droga trafikoan aritzen diren beste hainbat talderen parekoa zen ELN, eta, ondorioz, ELNren preso politikoei ez zaizkie eskubide politikoak aitortzen, eta zaildu egiten du elkarrizketa prozesu bat abiatzea ere. Petroren gobernuak eskuak loturik dauzka, gainera, eskuinak edozein mugimendu oztopatzen baitio, eta komunikabideek ere euren lana egiten dute, Petrok egindako adierazpenen tankerakoekin ildoa etenik gabe markatuz.

Bake prozesuak ez du etorkizunik izango mahaikideari legitimitaterik aitortu ezean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.