inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Madril eta Paris

2023ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
Zein bere agenda eta lehentasunak zehaztuta joan dira negoziazio mahaira Kataluniako eta Korsikako agintariak. Abiapuntu eta egoera oso ezberdinetan badira ere, badituzte antzekotasunak Kataluniak eta Korsikak. Biak bizi dira Mediterraneoarekin besarkatuta. Biek dute helburu gisa egunen batean herri burujabe bat izatea, esan nahi baita bertako herritarrek erabakitzea herriaren etorkizuna.

Badute komunean, halaber, Europako bi herrialderik jakobinoenetako batzuekin negoziatu behar izatea. Eta ezaugarri horretan, nahiz eta Kantauriko haizeak jotzen duen bertan, bat dator haiekin Euskal Herria ere. Orain negoziazio mahairik ez du Madril eta Parisekin, baina iraganean saio batzuk izan ditu.

Eskarmentuz daki haien taktika izaten dela indar harremanak alde eduki arte arerioa ahultzen saiatzekoa; ahul denean, berriz, negoziazioa eta gatazka ukatzekoa. Halaxe gertatu zen ETAren amaierarekin ere. Gizarte zibilak eman zion gatazka armatuari amaiera duin samar baten itxura, armategiak desegiteko unean, esaterako. Horretan aritu zirenak epaitu nahi ditu Frantziako Justiziak orain. Negoziazio mahai bidezko bat egon balitz jada etxean beharko luketen presoek kartzelan jarraitzen dute. Herri batasun eta sendotasun handia beharko dute Korsikak eta Kataluniak bi estatuekiko negoziazioetan etekinen bat eskuratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.