Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

M-8rik ez Afganistanen

2023ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Gaur mundu osoko emakumeak aterako dira kalera, berdintasuna aldarrikatzera, emakumeen eskubideak urratuak direla salatzera, pertsona erdigunean jarriko duen sistema bat eskatzera... Herrialde bakoitzak bere ezaugarriak ditu; aldarrikapenak ez dira berdinak toki guztietan, eta ezaugarri horietara egokituko da Martxoaren 8a tokian-tokian. Baina, Afganistanen, emakumeentzako barroterik gabeko kartzela den herrialdean, gaurkoa beste edozein egun bezalakoa baino ez da izango. 2021eko abuztuan talibanek agintea berreskuratu zutenetik, emakumeei galarazi egin diete lan egitea, gizonekin espazio berean egotea, eta haiekin komunikatzea eta begietara begiratzea; eta ezin dira etxetik irten gorputza eta aurpegia erabat estaltzen dizkien hijaba jantzi gabe. Azken 50 urteotan berdintasun zantzurik apenas ezagutu duten emakumeak, gaur egun, atxilotu, jipoitu eta exekutatu egiten dituzte arau horiek hausteagatik.

Gaur, Lehen Mundua deitzen den honetan, inor gutxi oroituko da Afganistango emakumeez. Badira hemen nahikoa aldarrikapen, eskaera eta urraketa, begirada hain urrunera eramateko. Baina mugimendu feministaren ezaugarria bada zanpatuenei begiratzea; ezinbestekoa da begirada urrunera eramatea. Begirada urrunean jarri behar da urrun iristeko; baina baita urrutienen daudenen errealitateaz jabetzeko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.