Ospatu dute Kataluniako Diada, eta, sei urtean lehenengo aldiz, itxaropen izpi bat sumatu dute Kataluniako burujabetzaren aldeko indarrek. 2017ko gertakarien ondorengo desadostasun, ezinikusi eta urruntze etengabekoaren ostean, berriz bat egiteko abagunea etor ote litekeen zabaltzen ari dira hango eragileak.
Euskal Herrian ere gaur da gertakari historiko baten efemeride gogoangarri bat, Lizarra-Garaziko akordioaren 25. urteurrena bete baita. Belaunaldi oso bati eragin zion akordio politiko horretan, familia abertzale nagusiek elkarrekin bat egiteko urratsa egin zuten, hainbat hamarkadatan lehen aldiz. Prozesu horretan, ilusioa piztu zen gizartean, eta Euskal Herriaren autodeterminaziorako pauso bat eman zitekeela ikusi zuten askok, azkenean prozesuak huts egin bazuen ere.
Diferentziak diferentzia, Euskal Herriak eta Kataluniak lotura asko dituzte elkarrekin. Bi herriek dute burujabetza arazo bat konpontzeko Espainiarekin eta, dimentsio txikiagoan bada ere, Frantziarekin. Gatazka horretan, bi herriei erakutsi die historiak, eskubideak berreskuratzeko bidean aurrera egiteko ezinbestekoa dela burujabetzaren alde dauden indarrak metatzea. Halako batasunik ezean ezinezkoa baita estatuen harresiak gainditzea.
HIZPIDEAK
Lizarra-Garazi eta aurtengo Diada
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu